gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Gandiaga oso-osorik | argitalpenak | Manuel Sein Usandizaga »

Erotismoa, inprimatuta
2007/02/28

Prest dugu, honezkero, José Antonio Sistiagaren Suite érotique erakusketaren katalogoa, artistak berak idatzitakoez gain Miguel Sánchez Ostiz, Jasone Osoro eta Dominique Noguezen testuak eskaintzen dituen liburu bikaina, alegia.

Jasone Osorok dio:

Atearen beste aldean, maleta eskuan ikusi nuen egun hartan ez nintzen gai izan ezetz esateko. Ez nuela bera nire etxean nahi. Gustatu izan zitzaidala bera ezagutu izana. Atsegin nuela. Baina ez nuela inorekin bizi nahi. Bakardadea maite dudalako. Nire mundua nire etxea delako. Eta nire mundua nire neurea da. Ez beste inorena. Baina ez, ez nion ezer esan lehenengo egun hartan eta gero beranduegi zen. Jimenaren soinekoak nire praken ondoan zintzilik zeuden. Eta hortzak garbitzeko ontzian bi zepilo. Horregatik, hitzak esateko ausardiarik ez nuelako, beste estrategiaren bat pentsatzeari ekin nion. Nola edo ahala, Jimenak nire etxetik alde egin behar zuen. Nire bizitzatik. Eta ordura arte egin izan nuena egiten hasi nintzen, isilik egon. Bakarrik biziko banintz bezala. Jimena erotu egin zen.

Oraindik erakusketa bisitatzeko aukera dugun arren, amaitzean katalogo hau izango dugu oroigarri.


 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net