gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Gardentasunarekin gertatu zena | argitalpenak | Gandiaga oso-osorik »

Dokumentuei buruzko dokumentua
2007/01/29

Badira egun batzuk KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan “Dokumentuak: etorkizunaren memoria” erakusketa ikusteko aukera dugula. Eta han izango dugu, ikusgai, martxoaren 17ra arte.

Gaurkoan, erakusketa horren katalogoa aurkeztera gatoz:

Documentos. Dokumentuak. Documents
La memoria del futuro. Etorkizuneko memoria. A memoria do futuro. The Memory of the future.

240 orrialdetako argitalpen eder honek KOLDO MITXELENA Kulturuneko hormatan erakusgai dauden lanak eta testuak jasotzen ditu, lau hizkuntzatan.

Rosa Olivares, erakusketaren komisarioaren testu zati honek adierazten duenaren arabera...:

...Beti zuzenean ez eta berreraikita hartu diren benetako gertakariaren historiazko argazkiak. Marineei lehen zeharkatu duten ibaia berriz zeharkatu araztea, frontean hilotzak berriz jartzea, ekintzen plantak egitea, benetakoak ez izan arren aurreko guztiak, ondo atera ez diren milaka aldiak, argazki batean islatu ezin izan diren egiak sinbolizatu, irudikatu, dokumentatzen dituztenak.

Eta galdera hau da: benetan desberdintzen al dira egiazkoak direnetatik, horiek existitzen badira behintzat? zein da erreala denaren eta erreala dela uste dugunaren arteko diferentzia? Dokumentuak ez dio galdera horri erantzun behar eta ezin du, benetakoa baino moralagoa, erretorikoagoa baita. Dokumentuak gauzak nola izan zirenaren, nola direnaren zati bat kontatzen digu. Berreraikuntza historikoa ez da dokumentu bakarrarekin, iturri bakarrarekin egiten, alderatuz, datuak pilatuz, hainbat dokumentu bilatu eta aztertuz baizik. Benetakoak edo faltsuak, doktrina nagusiak transmititu nahi zuen mezua eta momentuko estetika bezalako datuak ematen dizkiguten dokumentuak dira beti...


 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net