
gipuzkoakultura - argitalpenak
Glas-Kultur. Zer gertatu zen gardentasunarekin? zuen izena KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan ikusi ahal izan genuen erakusketak.
KOLDO MITXELENA Kulturunearen eta Lleidako Centre d'Art La Panera-ren arteko ekoizpena da, eta azken honetan dago orain ikusgai (datorren urtarrilaren 7ra arte).
Erakusketaren katalogoa hemen dugu dagoeneko; 227 orritako ale polita da, eta erakusketaren bi muntaiak, Martà Peran komisarioaren sarrera, eta artista bakoitzari buruzko informazioa hartzen ditu barne. Artista horien artean, Mies van der Rohe, Antoni Munadas, Javier Vallhonrat eta Denis Beaubois daude, besteak beste.
Aukera ederra, liburu ederra, erakusketa hura gogoratzeko.