gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Bestiarium Gastonomicae | argitalpenak | Gardentasunarekin gertatu zena »

AGG-GAOren Bekak/Becas bildumako liburu berria
2006/12/20

Gipuzkoako Artxibo Orokorraren argitalpen berria aurkeztu da: Iago Irijoa Cortésen Gipuzkoa, “so color de Comunidad”. Conflicto político y constitución provincial a inicios del siglo XVI. Foru Aldundiak 2004 urtean emandako Ikerketa historikoko bekarekin egindako 405 orritako ikerketa da, Bekak/Becas bildumaren 4. alea, alegia.

Honezkero jakingo duzuen bezala, duela gutxira arte paperean argitaratu izan ditugu lan mota hauek; azken ale hau, berriz, euskarri elektronikoan besterik ez dugu atera, gure webaren libros-e-liburuak atalean. Honekin, lorturiko emaitzak doan eta berehala komunikatzeari eman nahi izan diogu lehentasuna.

Web honetan artxiboaren argitalpen digitalak kontsulta ditzakezue (digitalizatutako libruuak edo Interneten soilik aurki daitezkeen baliabide elektronikoak), baina lanean argi gara, foru-erakundeek (Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia) argitaraturiko Gipuzkoaren historiari eta horrekin erlazionatutako zientziei buruzko liburu guztiak ere web honetan, formatu digitalean, jartzeko.

Mota honetako argitalpenentzat bide berria irekitzearen helburua zera da, aipatu bi erakundeen artxibo historiko garen heinean, beren hedapena bultzatzea, kulturaz doan gozatzeko aukera sustatzea eta gure historiaren ezagutza hobetzen laguntzea.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net