
gipuzkoakultura - argitalpenak
Auspoa bildumaren 301. alera iritsi gara dagoeneko. Antonio Zavalak egindako lan itzelak, Joxemari Iriondoren laguntzarekin, Iparralderaino eraman gaitu honako honetan. Mattin Trekuren heriotzaren 25. urteurrena aprobetxatuz, Mattin eta Xalbador ale berriak Mattin eta Xalbadorrek elkarrekin abesturiko bertsioak jasotzen ditu, eta baita Mattin eta Xalbadorrek bakarka egindakoak eta Mattinen omenezkoak ere. Hori guztia jasotzen du liburuak, argazki interesgarri askorekin batera.
Pozak txoratzen nago ni hemen jende hoieri begira: besta egunian danak kalean, gutti juaten da mendira. Eta nai degu denek atera jendia dagoen tokira, besta egunetan zaharrak ere pixka bat piztutzen dira.Larunbata: 17:00 : Haurren txokoa. 19:00-20:30 : Talo eta xingar plazan 20:30 : Kontzertua: Lehen partea Peruketa Aldudeko neska taldearekin Ondotik Benito Lertxundi Igandea: 7:00 - 8:30 : Mendi Ibilaldia Auñamendirekin antolatua 10:30 : Meza nagusia 11:30: “Xalbador eta Mattin” liburuaren aurkezpena, Antonio Zavala eta Jose Mari Iriondorekin., Urepeleko elizan. Goiz guztia: Xalbador eta Mattin-en buruzko argazkien erakusketa. Ondotik: Arrosako Txaranga eta Xemein abesbatza plazan. 14:00: Bazkaria, Xendarineko ahizpak, Astezkenekoak eta Xemein abesbatzarekin alaitua. 16:30 : Xalbador eta Mattin-en buruzko dokumentala, bazkaria ondoren. 17:00 : Bertsu saioa Jon Azpillaga, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña. Gai emailea Jose Mari Iriondorekin.