gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Charles Sandison: The Reading Room katalogoa | argitalpenak | Antonio Zavalaren 300ak »

“Mugako nire lagunei” erakusketaren katalogoa
2006/09/20

Aurkeztu dute, dagoeneko, Zumalakarregi Museoaren eta Baionako Euskal Museoaren artean antolatu duten “Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan” erakusketaren katalogoa.

Hiru hizkuntzatan idatzita dago katalogoa (Gaztelania-Euskera-Frantsesa), eta Bordeleko Unibertsitateko irakasleek idatzitako lau artikulu ditu, non karlistadek mugaz bestaldean izandako eragina eta mugako bi aldeetako biztanleen harremanak aztertzen diren.

Lan hauekin batera, Paul Laborde, Baionako Komite Karlistako kidearen testu argitaragabea aurki daiteke. Labordek zera kontatzen du bertan, Don Carlosek 1875eko udan Dorregaray jeneralak Maestrazgoko frontean zuzentzen zituen tropak Euskal Herriraino eramatera bidali zueneko abentura. Kataluniatik igaro zenez, karlistadek lurralde horretan izandako eraginaren ikuspegi interesgarria eskaintzen du.

Gainera, erakusketa osatzen duten piezen inbentarioa aurki daiteke.

Katalogoarekin batera datorren CD-ROMak ondorengoa jasotzen du: Laborderen kontakizunaren itzulpena; Baionako Komite Karlistaren kide Alexandre Durbocq-en egunkariaren atal batzuen transkripzioa, non Don Carlosek Baionan egindako egonaldiak kontatzen diren; eta, azkenik, Baionako Euskal Museoan nahiz Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan kontsulta daitekeen gaiari buruzko bibliografia.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net