gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« “Mugako nire lagunei” erakusketaren katalogoa | argitalpenak | Itsasoko gerra, kortsarioak eta itsaslapurrak »

Antonio Zavalaren 300ak
2006/09/28

Duela egun batzuk, Auspoa bildumaren bi ale berri aurkeztu zituzten; argitalpen hauekin, Antonio Zavalak urte luzeetan egin duen lan itzel eta emankorra, Auspoa biduma, 300 aleetara iritsi da.

Lehen 300 ale hauek osatu dituzten bi liburuak Auspoaren auspoa IV eta Oiñez eta jakin miñez III alea dira. Lehenak Zavalaren hitzaldi, hitzaurre eta beste testu batzuk biltzen ditu. Bigarrenak, berriz, berak egindako mendi-ibilaldiak.

Lan ugari duen arren, eta aita Zavalak berak liburuen aurkezpen ekitaldian adierazi zuenaren arabera, asko geratzen da oraindik argitaratzeke: Odolaren mintzoa-ren bosgarren edizioa, Mattini eta Xalbadorri buruzko liburuak, Xanpunen bertso bilduma, Joanes Arrosagarairena, Mendibururena eta Ernest Alkatenena, Gabonetako bertsoak…

Zavalaren lan nekaezinak amaigabea dirudi…

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net