
gipuzkoakultura - argitalpenak
« “Mugako nire lagunei†erakusketaren katalogoa | argitalpenak | Itsasoko gerra, kortsarioak eta itsaslapurrak »
Duela egun batzuk, Auspoa bildumaren bi ale berri aurkeztu zituzten; argitalpen hauekin, Antonio Zavalak urte luzeetan egin duen lan itzel eta emankorra, Auspoa biduma, 300 aleetara iritsi da.
Lehen 300 ale hauek osatu dituzten bi liburuak Auspoaren auspoa IV eta Oiñez eta jakin miñez III alea dira. Lehenak Zavalaren hitzaldi, hitzaurre eta beste testu batzuk biltzen ditu. Bigarrenak, berriz, berak egindako mendi-ibilaldiak.
Lan ugari duen arren, eta aita Zavalak berak liburuen aurkezpen ekitaldian adierazi zuenaren arabera, asko geratzen da oraindik argitaratzeke: Odolaren mintzoa-ren bosgarren edizioa, Mattini eta Xalbadorri buruzko liburuak, Xanpunen bertso bilduma, Joanes Arrosagarairena, Mendibururena eta Ernest Alkatenena, Gabonetako bertsoak…
Zavalaren lan nekaezinak amaigabea dirudi…