
gipuzkoakultura - argitalpenak
Zumalakarregi Museoak “XIX. mendea hamarkadatan” programa birtuala sortu du. Hilero aterako da, liburuxkatan, eta garai hartako gertakari politiko, sozial eta kulturalak emango ditu ezagutzera.
Esplorazio bidaietan, ordura arte guztiz ezezagunak ziren munduko eskualdeak aurkitzen zituzten, eta zientziak azkar egiten zuen aurrera. Aurkikuntza zientifiko ugari egin zen XIX. mendean.
Programa birtual honek, XIX. mendean barrena ibilbidea egiteko aukera eskaintzen die erabiltzaileei.
XIX. mendeko historiaren kaleidoskopioa da programa hau, hots, gertakariak, anekdotak, protagonisten gorabeherak, garapen zientifikoa eta beste hainbat alderdi ikuspegi ezberdinetatik ikusteko aukera ematen duen argitalpena.
Liburuxka honetan, Lehen Gerra Karlista da deskribatzen den gertakari politikoa. Zientziaren berrikuntzei dagokienez, kloroformoaren aurkikuntza aipatzen da, eta beste aurrerapenen artean, telegrafoarena eta argazkigintza dira nabarmen.
Liburuxka hilero posta elektronikoz jaso nahi dutenek mezua bidal dezakete ondorengo helbidera: mzumalakarregi@gipuzkoa.net.