gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Castoriadis | argitalpenak | Bikondoa, Alfredo. »

Madeleine aldiko zintzilikarioak
2006/06/02

Praileaitz haitzuloko indusketatan, Deban, aurkikuntza garrantzitsua egin dute: Madeleine aldiko zintzilikarioak. Hain da garrantzitsua aurkikuntza, non jende guztiarekin konpartitu nahi dugun, eta Bertan bildumaren ale berria, 22.a, argitaratu dugu.

Izenburua Praileaitz I Haitzuloa (Deba). Madeleine Aldiko Zintzilikarioak da.

Honako hauek dira testuaren egileak:

Xabier Peñalver: Prehistorian Doktorea, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta Praileaitzeko indusketaren arduraduna.

Sonia San Jose: EHUn doktoradutza testua burutzen ari da. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da eta Praileaitzeko indusketan parte hartzen du.

Jose Antonio Mujika Alustiza: Prehistorian Doktorea, paleolitikoko hezur industrian aditua. Praileaitzeko indusketan hartu du parte.

Eta argazkilaritza eta maketazioaren arduraduna da, gainontzeko Bertan argitalpenen antzera:
Xabi Otero: argazkilari, diseinatzaile eta editorea.

Liburuak Praileaitz haitzuloko aurkikuntzen testuingurua azaltzen du, eta natura ingurunea, adierazpen artistikoak edo zintzilikarioen fabrikazio prozesua ematen du ezagutzera.

Horrez gain, zintzilikarioak osatzen dituzten piezen argazki eta marrazkiak daude liburuan, eta ondoren, hipotesi moduan haitzulo horretako biztanlea nor izan zen aztertzen da.

Hori guztia, euskaraz idatzitako 71 orrialdetan dator, eta horren ondoren, gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioak daude.

Argitalpen izugarria da, are harrigarriagoa den aurkikuntza batentzat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Argitalpenen Zerbitzuan erosi ahal izango duzue.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net