gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko uztailak 5, igandea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Mattin, Ahetzekoa | argitalpenak | Madeleine aldiko zintzilikarioak »

Castoriadis
2006/06/02

Aste honetan Arteleku TV atalean erreportaje berria dago ikusgai. Orain aste gutxi Artelekun Castoriadis pentsalariari eskainitako mintegian Daniel Blanchard, Amador Fernández Savater, Ana María Fernández, Fernando Golvano eta Celso Sanchéz Capdequík esku hartu zuten eta beraiek eskaini zituzten hitzaldien grabazioak jaso ditugu erreporatajean. Gainera, mintegiaren zenbait irudi biltzen dituen argazki albuma ere ipini dugu ikusgai.

Horretaz gain, mintegiaren lehen saioan, Daniel Blanchard idazle eta Socialisme ou Barbarie kolektiboko kide izan zenak zuzendu zuenean, parte hartu zuen Iñaki Urdanibiak idatzitako "Hablando con P. Canjuers" artikulua dago irakurgai Dossieres atalean. Bertan, egileak saio horretan jorratu ziren ideien inguruko hausnarketa egin du. Testua gaztelaniaz dago irakurgai.

Dossieres/Bildumak atala aberasteko zuek egin nahi dituzuen ekarpenak ongi hartuak izango dira. Esku hartu nahi duenak bere idatzia meraso@gipuzkoa.net helbidera bidali dezake.

- "Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak" mintegiari buruzko artikulua gipuzkoakultura.net-en.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net