gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Walser idazleari buruzko gida | argitalpenak | Mattin, Ahetzekoa »

Zehar 58. Bitartean
2006/04/21

Zehar aldizkariaren 58. aleak Bitartean izena du eta bertan, jarrera politiko batetik eta ikuspegi kritikoa duen hartzaile bati zuzenduta, espazioa, denbora, gorputza eta soinua ardatz dituzten zinemagile eta filmei buruz zenbait artikulu bildu ditugu. Bitartean, Intervalo, In Between izenburuarekin praktika artistiko eta zinematografikoak kutsatu dituzten ikus-entzunezko ekoizpenei egiten diegu erreferentzia.

Joaquim Jordà, Chantal Akerman, Marion Hansel, Jane Campion, Claire Denis, Marina De Van, Lucie Hadzihalilovic, Julie Taymor, Isabel Coixet, Mira Fair, Naomi Kawase, Trinh T. Minh-ha, Jorgen Leth eta zinema letrista zinemagintza ulertzeko modu horren adibide dira eta eurei buruz mintzo zaizkigu Marina Garcés, Muriel Andrin, Susana Blas, Carmen Pardo eta Olatz González Abrisketa, Iñaki Imaz eta Asier Mendizábal beraien idatzietan.

Ale honetan, eta hurrengoetan, Forum atala ekoizpen soinudunaren inguruko eztabaida sustatzeko baliatu nahi dugu. Hasiera Ferran Fages eta Dimitris Kariofilisen artikuluekin egingo dugu.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net