
gipuzkoakultura - argitalpenak
Apirilean gaude dagoeneko, eta hasi dira Robert Walser idazleari eskainitako Elurraren Beroa jardunaldiak.
Jardunaldi hauek eta KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiko funtsa elkartzeko, irakurketa gida argitaratu dugu. Paperezko bertsioa eta bertsio elektronikoa atera ditugu; azken hau Interneten jarri dugu.
Paperezko bertsioa Liburutegian bertan jaso daiteke. Bertsio digitala, berriz, jende guztiaren eskura dago helbide honetan.
Gida honetan, ondorengo ataletan sailkatuta aurkituko dituzu Walser-en lanak: eleberria, kontakizunak, poesia eta egilearen lanetan oinarrituriko filmak. Izenburu bakoitzarekin batera, sortze edo argitaratze data, alemanezko jatorrizko izenburua eta gaztelerazko itzulpena daude.
Beraz, gida honek lagundu egingo digu Robert Walser-en lanez gozatzen, ez dakigun iluna geratu.