
gipuzkoakultura - argitalpenak
« Gipuzkoako Artxibo Orokorrak bi liburu elektroniko berri atera ditu | argitalpenak | Walser idazleari buruzko gida »
"Koldo Mitxelena Kulturunearen aginduz", dio argitaratu berri dugun liburutxo honen azken esaldiak. Jon Kortazarrek egin duen “Lauaxetaren biblioteka” izeneko ikerketa ematen du ezagutzera liburuak. Joan den urtean jardunaldiak antolatu genituen hemen, KOLDO MITXELENA Kulturunean, poetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Hitzaldietako bat Jon Kortazarren ikerketari buruzkoa izan zen; orduan, irakurketa gida atera genuen, eta orain, berriz, liburua argitaratu dugu.
Esteban Urkiaga, Lauaxetaren biblioteka galdu egin zen, baina inbentarioa geratzen zaigu oraindik ere… eta inbentario horretatik ondorio argiak atera ditu Jon Kortazarrek: "Bere garaian errotutako irakurle baten aurrean gaude".
Liburu gutxi daude, eta egun batzuk barru izango dira salgai Gipuzkoako Foru-Aldundiaren web orrian.
Nazana naz eta ixango nazana!