
gipuzkoakultura - argitalpenak
Bi argitalpen berri ditugu Gipuzkoako Artxibo Orokorraren web orrian:
El triunfo de las élites urbanas guipuzcoanas: nuevos textos para el estudio del gobierno de las villas y de la Provincia (1412-1539). Gipuzkoako Lurraldea XV. eta XVI. mendeetan politikoki eraikitzeko prozesuan barrena sartzen gaitu 50 agiri eta 2 azterketa historiko argitaratzeak: villak, Ermandadea eta Batzar Nagusiak.
Gipuzkoako leinuen aztarna bila (XV-XIX) = Guía para la reconstrucción de familias en Gipuzkoa (s. XV-XIX). Liburu hau genealogiaren gaineko ikerlanetan interesa daukaten pertsona guztiei dago zuzendua, Gipuzkoan zein Gipuzkoatik kanpo, gai honekin zerikusirik duten agiritegietako fondoetan dagoen materialari buruzko informazioa aztertu nahi dutenei, hain zuzen. Beharrezkoak diren dokumentazio-iturriak aurkitu eta emaitza onenak lortzeko informazio praktikoa eskaintzen du.