Zehar aldizkariaren 63. aleak kultura itzulpenen inguruan eginiko hausnarketak jaso ditu. Maider Zilbetik Zehar berriaren editorialean ondokoa dio, "Itzulpengintza norberak egunero egiten duen ekintza da. Inguratzen gaituzten kodeak ulertzeko, horietaz baliatzeko eta horiek eraldatzeko ekintza. Ulermen, baliatze eta eraldaketa hau aurrera eramateko teknika ezberdinak erabiltzen ditugu. Hona ekarri ditugunak, teknika ezberdinetatik eta teknika ezberdinez hitz egiten diguten esperientziak dira".























