gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - argitalpenak

Antiquaren webgunea Azaroaren 24tik 26ra Antiqua Antzinari Buruzko XV Jardunaldiak izan genituen KOLDO MITXELENA Kulturunean. Adituek antzinako Txinari buruz hitz egin zuten. Ez bazenuten etortzeko aukerarik izan, orain Antiquaren webgunean irakurri ditzakezue hitzaldiak.

"Lurraren erdigunerako bidaia" osorik irakurtzeko

Aisiaren aurkikuntza erakusketaren katalogoaren azala Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroak, Aisiaren aurkikuntza erakusketa aurkeztu zuen asteazkenean, hilak 26. 2009ko urtarrilaren 23a arte izango dugu ikusgai, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Erakusketaren osagarri gisa, XIX. mendeko aisiari buruzko testu eta hausnarketak biltzen dituen katalogoa argitaratu dute.

"XIX. mendeko aisiaren katalogoa" osorik irakurtzeko

Donostia, itsas hiria liburuaren aurkezpena Untzi Museoak Donostia, itsas hiria liburua argitaratu du. Hiriaren itsas historiaren berri ematen digu, sorreratik eta gaur arte. Beraz, ekarpen sendoa egiten dio Donostiako historiaren ezagutza eta zabalkundeari. Bi bertsiotan argitaratu da, euskaraz eta gazteleraz, eta museoko dendan eskuratu daiteke 48 eurotan.

"500 orri baino gehiagoko itsas historia" osorik irakurtzeko

Manuel Lasarte. Iturria ondare liburuaren azala Auspoa bilduman liburu berria dugu: Manuel Lasarte. Iturria ondare. Liburu honekin, Antonio Zavalak hasi zuen argitalpen bildumak 311 ditu dagoeneko. Azken honek, gainera, CD bat ere badakar.

"Manuel Lasarteren antologia Auspoarekin" osorik irakurtzeko

Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburuaren azala Juan Pardo San Gilen Euzkadiko Gudontzidia (1936-39) liburua berrargitaratu du Untzi Museoak. Itsas armada berezi honen historia aztertzen duen liburu hau 15 eurotan dago salgai, Museoko dendan. Museoaren webguneko argitalpenen atalean ere eskuragarri dago PDFan.

"Euzkadiko Gudontzidia (1936-39)" osorik irakurtzeko

Portada de la revista Zehar Zehar aldizkariaren 63. aleak kultura itzulpenen inguruan eginiko hausnarketak jaso ditu. Maider Zilbetik Zehar berriaren editorialean ondokoa dio, "Itzulpengintza norberak egunero egiten duen ekintza da. Inguratzen gaituzten kodeak ulertzeko, horietaz baliatzeko eta horiek eraldatzeko ekintza. Ulermen, baliatze eta eraldaketa hau aurrera eramateko teknika ezberdinak erabiltzen ditugu. Hona ekarri ditugunak, teknika ezberdinetatik eta teknika ezberdinez hitz egiten diguten esperientziak dira".

"Zehar 63. Kultura itzulpena" osorik irakurtzeko

Bertan bildumaren webgunea BERTAN bilduma digitalizatzeko prozesuaren harira, 3. (Arantzazu tradizioa eta abangoardia) eta 11. (Gipuzkoako dorretxeak eta leinuak) zenbakien bertsioak argitaratu berri ditugu. Aurrekoetan bezala, HTML eta PDF formatuetan dituzue eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

"Beste bi pauso Bertan digitalizatzeko bidean" osorik irakurtzeko

Gabon eskeko kantuak liburuaren azala Auspoa bildumaren liburu berri bat dugu esku artean. Udan gauden arren, eguberritan mugiltzen gaituen liburu bat, hain zuzen. Antonio Zavalak hasitako bildumaren 310.a dugu Gabon eskeko bertsoak (1814-2000) liburua. Izenak dioen bezala, ia 200 urteko tradizioa biltzen du.

"Eguberriak udan, Auspoarekin" osorik irakurtzeko

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net