gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko uztailaren 31, larunbata

gipuzkoakultura - albisteak

« Hoy hace...
65 años
| albisteak | GureGipuzkoako argazki bat egunero GipuzkoaKultura.neten »

Gaur dela...
100 urte
2009/12/31

Euskal Esnalearen Egundiyako zatia1909ko abenduaren 31n ondokoa irakur zitekeen Euskal-esnalearen egundiyan:

Ataungo baserritar batek Aralar-mendiyan bakarrik zebillen bei bat lapurtu zuen. Andik iru illabetera aitortzera apaizarengana joan da, ta onek galdetzen dio:

-Ezer ostu al dezu?

-Jauna, mendiyan zebillen bei bat echeratu det.

-Bere jabiari biurtu bihar diozu bada, bestela barkatzerik ez dago.

-Bañan, Jauna, neri laguntz aundiya egiten dit eta... dirurik ez daukat eta...

-Alperrik da. Ez badiozu jabiari biurtzen barkatzerik ez dago, ta gañera il da gero Josepetako zelayan an ibiliko zera beyarekin mundu guziyen aurrian lapur bat bezela guztiyen lotsagarri.

-Adi beza, ¿eta jabia ere an izango al da?

-Bai, bada.

-Orduan beya anche biurtuko diot.

1909ko abenduaren 31ko Euskal-esnalearen egundiya (PDF, 62,42 KB)

Hau eta iraganeko beste hamaika testu aurkituko dituzue KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren Hemeroteka Digitalean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net