
gipuzkoakultura - albisteak
1909ko ekainaren 25an ondokoa irakur zitekeen Euskal-esnalearen egundiyan:
ALA BEAR ERE
...Nik ezdakit Adan eta Eba’ren izkuntza euskera zan ala ez zan; neri etzait ajolik, eukerak anchiñako gauzak jakiteko laguntzen badu edo ez; berdin izango litzake neretzat, euskera ederra, aberatsa ta dizdizaria dan bezela, zeken, beartsu ta argala balitz. Nik, orain ainbat maiteko nuke. Euskaldun jayo nitzna: euskera maitatzeko ez det arrazoi geyagoren bearrik. Ama bat maitatzeko, ez da ederra dan ala ez dan begiratzen; eta ederra baldin bada, ez da ederra dalako maitatzen, ama dalako maitatzen da.
MUJIKA’KO G.
Euskeraren alde.
Euskal Esnalearen egundiya. 1909ko ekainaren 25a (PDF, 54,6 KB)
Hau eta iraganeko beste hamaika testu aurkituko dituzue KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren Hemeroteka Digitalean.