gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - albisteak

« Los audiovisuales ganan terreno | albisteak | Reportaje sobre el último libro digital del AGG-GAO »

Zerbitzu kulturalen berrantolaketa
2008/04/01

Tabakalerako sarrera Tabakaleraren euskarri diren hiru erakundeek –Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza – hitzarmen bat sinatu dute, zentro berria indartzeaz gain, bikoizketak saihestu eta baliabideak optimizatzeko.

Hona hemen akordioaren testua:

Donostia, 2008ko martxoak 31

TABAKALERA PROIEKTUAREN FUNTSEZKO OINARRI ERAGILEEN GAINEAN ERAKUNDEEK LORTUTAKO AKORDIOA

Plan Operatibo gisa 2007ko abenduan aurkeztutako Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroaren –Tabakaleraren- egitasmoaren garapen eta definizioak, Elkartea osatzen duten Erakundeen hausnarketa eragin du eta horren ondorioz Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak honako funtsezko oinarri eragileak adostu dituzte elkarrekin

-Egungo kultur ekipamenduen eta erakundeen mapa ordenatu beharra Tabakaleraren helburuak eta xedeak zehaztu eta sendotzeko, bikoizketak saihesteko eta eraginkortasuna bultzatzeko.

-Tabakaleran ikusizko kulturaren alor desberdinen eta zerbitzuen inguruan osatutako egitasmo bakar koherentearen alde egiteko erabakia.

-Ikusizko eta ikus-entzunezko kultura landu duten ekipamendu publikoetan garatu izan diren egitasmoen garrantzia azpimarratu eta aitortzen da, horietan oinarritzen da zentro berriaren definizioa eta ondorengo garapena. Horregatik, Tabakalerak, orain arte metatutako eskarmentu, esperientzia eta kultur balioak garatu eta sakonduko ditu.

-Erakundeen arteko elkarlanak, kudeaketan eta garapenean bikaintasuna helburu izanda, arte eta kultura alorrak jorratzen dituzten gune independente eta espezializatu horien bateratzeak edo eta elkartzeak eragingo ditu, edozein izanda haien egungo izaera zein Erakunde baten edo bestearekiko atxikimendu juridikoa.

-Erakundeok herritarrei efizientzian eta efikazian oinarritutako ikusentzunezko alorreko kultura zerbitzuen eskaintza orekatua, zehatza eta espezializatua zor diegu. Hori horrela, protagonismoak alde batera utzita, Erakundeok bat gatoz honako birmoldaketan eta egitasmoen elkarketan.

Honen guztiaren ondorioz, honako oinarrizko elkartzeak erabaki dira:

1.- Donostiako Udala Euskadiko Flimategia Fundazioko patronatuan sartuko da; eta Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturako Zine Uniteak, elkarrekin batera, Tabakalerako muina osatuko dute, ikusentzunezkoen zaintza, ikerketa, zabalpen eta programaziorako arloen ardurarekin.

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Ikusizko Arteen Zerbitzua (Arteleku eta Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa-aretoak) Tabakaleran txertatuko du, berezko baliabide eta giza baliabideekin; egun eskaintzen dituzten egitasmoei geroa eta garapena emanez, Tabakalerarentzat gune izango baitira bere prestakuntza, gogoeta, sorkuntza eta erakusketa egitasmoak osatzean.

3.- Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, bere baliabide teknologikoekin, zein bere liburutegi funts historikoarekin eta bi erakundeek adostutako liburutegi alorreko pertsonalarekin, Koldo Mitxelena eraikina Euskadiko L iburutegiaren egoitza izan dadin. Halaber, Donostiako Udalak, dagokion digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiaren esku jarriko ditu bere jabegoko liburutegi funts historikoak (Mandas Dukearen funtsa eta Hemeroteka historikoa).

4.- Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroaren Mediatekak, berezkoa duen ikus-entzunezkoen alorreko dokumentazio zerbitzua eskaintzeaz gainera, bere baitan hartuko ditu ikus kultura garaikidearekin lotura duten Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Artelekuko Dokumentazio Zentroaren funts dokumentalak eta halaber, Donostiako Udal Liburutegi Sareko beharrezkoak ikusten diren funtsak. Hori guztia, herritarren informaziorako irisbideetan egungotasun, garaikidetasun eta zentralitate beharrei irtenbidea batu eta elkartuko dituen instantzia bakar bat lortu asmoz.

Aztertuko da egokia den Mediateka osatzea, Gipuzkoako lurralde historikorako eta/edo Donostiako hirirako irakurketa publikoaren sareko buru eginez.

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Donostiako Udala

Akordioak, noski, oihartzun handia izan du komunikabideetan. Hona hemen gaiari buruz argitaratu diren berrietako batzuk:

Berria
-Tabakalera politika bateratuaren erreferentzia bihurtu nahi dute
-Kultur maparen berrantolaketa
-Norabide aldaketa

Deia
-La sede de la Biblioteca Nacional Vasca se ubicará en el Koldo Mitxelena de Donostia

El Diario Vasco
-Tabakalera concentrará los principales centros de cultura visual de Gipuzkoa
-«Quedan cuestiones difíciles, pero apasionantes»
-Del acuerdo como una de las bellas artes

Eitb24.com
-Tabakalera ikus-entzunezkoen erreferente bihurtu nahi dute

Gara
-Tabakalera, «ikus-entzunezkoen kultura fabrika» bihurtzeko bidean

Irutxuloko Hitza
-Arteleku zentroa eta KM-ko erakusketak Tabakalerara eramango dituzte

Noticias de Gipuzkoa
-La Biblioteca Nacional tendrá su sede en el KM, que trasladará sus exposiciones a Tabakalera
-Un futuro abierto y prometedor
-Procesos básicos de convergencia

El País
-Tabakalera integrará a Arteleku y las salas expositivas del Koldo Mitxelena

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net