gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - albisteak

« Mª Jesús Aranburu en El Diario Vasco | albisteak | Erakustaretoa en MUSCON »

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia NAPLEn
2007/09/27

Biltzarraren eskuorriaren zatia Laugarren NAPLE (National Authorities on Public Libraries in Europe) Biltzarrean egon gara, azken urteotan garatu ditugun web produktuak aurkezten.

NAPLE, izenak berak dioen bezala, Europako liburutegi publikoetako arduradunen biltzarra da. Eta Espainiako Kultura Ministerioak Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia gonbidatu zuen, azken urteotan garatu ditugun web produktuak aurkezteko. Hain zuzen ere, Baliabide digitalak liburutegi publikoetan zen biltzarraren izenburua.

Biltzar honetan, besteak beste, Flandes edo Finladiako ekimen interesgarriak eta Europako 20 herrialde baino gehiagotako ordezkarien aurrean aurkeztutako proiektu eztanda ezagutzeko aukera izan dugu. Gu ere zoriondu gaituzte XIX mendeko albuma eta Gipuzkoa 1936 proiektuengatik.

Gure proiektu txikiekin joan gara, beraz, hitzaldiaren izenburuak zioen bezala ilunpean dantzan, eta Europako ekoizpen digital bikainean murgilduta ikusi dugu gure burua.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net