gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - albisteak

« Gandiaga II proiektua | albisteak | Mª Jesús Aranburu en El Diario Vasco »

Gipuzkoa, kultura unibertsoa 2003-2007
2007/06/27

unibertsoap.jpg Kultura Zuzendaritza Diputatu Nagusiaren Kabinetearen barnean txertatzea izan zen 2003-2007 legealdiaren hasierako erabaki estrategikoetako bat. Gipuzkoa hiria proiektuak hiri berritzaile bat irudikatu zuen, gizartez kohesionatua eta lurraldez orekatua, eta irudikatze horren oinarri politikoan funtsezkoak ziren humanismoa, kultura, balioak, sorkuntza: Gipuzkoa hiria polis kulturala da sortzetik.

Lau urte horietan egindako lanaren emaitzaren parte bat jasotzen du argitalpen honek, ondorengo atal hauetan:


. Gipuzkoa, kultura hiria
. Eskuizkribuak eta bildumak
. Monumentu ondarea: zaharberritzea

Eta, hauekin batera, bi aurkibide, proiektuena bata eta udalerrika alfabetikoki egindakoa bestea. Izan ere, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Diputatu Nagusiak eta Kultura Zuzendari Nagusiak egindako aurkezpenean esan zen bezala, Euskal Herria proiektu kulturala izan da, da eta izango da. Euskal Herria kultura oinarri eta dimentsiorik gabe entelekia hutsa da.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net