
gipuzkoakultura.net gaur
JARDUERAK
Disparos sobre blanco erakusketa Artelekun
Feministaldia Kultura Feministaren IV. Jaialdiaren harira, Artelekuk Disparos sobre blanco arte erakusketa hartuko du areto balioanizdunean azaroaren 30etik abenduaren 20ra.
"Disparos sobre blanco erakusketa Artelekun" osorik irakurtzeko
Soinumapa.net eta Escoitar.org EHUn
Azaroaren 24 eta 25ean, Soinumapa.net EHUko Arte Ederretako Fakultatera (Leioa, Bizkaia) eramango dute soinu paisaiaren inguruan lan egiteko. Escoitar.org ere han izango dugu; hala, penintsulako iparraldeko bi soinu-mapa esanguratsuenek topo egingo dute.
"Soinumapa.net eta Escoitar.org EHUn" osorik irakurtzeko
ERAKUSKETAK
Bizitzaren Antzara-jokoa, Javier Minaren autobiografia Ganbaran
Azaroaren 25etik urtarrilaren 16a arte, Bizitzaren antzara-jokoa erakusketa izango dugu ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Bizitzaren antzara-jokoa Javier Mina idazlearen autobiografia da. Erakusketa gaur, hilak 25, inauguratuko da 19:30ean.
"Bizitzaren Antzara-jokoa, Javier Minaren autobiografia Ganbaran" osorik irakurtzeko
LIBURUTEGIAK
Beti arte, Amparo Gastón
Amparo Gastón, Gabriel Celayaren adiskide nekaezina, hil zen atzo, azaroak 24, Madrilgo bizilekuan.
"Beti arte, Amparo Gastón" osorik irakurtzeko
ONDAREA
Gazta tailerra Igartubeitin
Gazta gustuko al duzue? Bada, Igartubeiti Baserri Museoan, gazta nola egiten den ikasteko aukera duzue: larunbatean, azaroak 28, Igartubeitik gazta egiteko tailerra eskainiko du. Tailerra 16:30etik 18:00etara izango da eta familiei zuzenduta dago.
"Gazta tailerra Igartubeitin" osorik irakurtzeko
ARGITALPENAK
Naizen apurra, Patxi Iraolaren bertso-liburua, kalean
Eskuartean dugu Auspoa bildumaren liburu berria, Naizen apurra, Patxi Iraola Garmendiaren (Zaldibia, 1933) bertso bilduma.
"Naizen apurra, Patxi Iraolaren bertso-liburua, kalean" osorik irakurtzeko
ALBISTEAK
Hoy hace... 49 años
El 25 de noviembre de 1960 se podía leer esto en La Voz de España:
LA MODERNIZACION DE CARRETERAS, UN PROBLEMA URGENTE
"Hoy hace... 49 años" osorik irakurtzeko